Ikerkuntzako eta lankidetzako kultura-proiektua Mendebaldeko Saharan
2004. urteaz geroztik, ikerkuntzako eta lankidetzako kultura-proiektu batean lanean dihardu euskal arkeologoen lantalde batek, saharar herriarekin. Andoni Saenz de Buruaga EHUko irakasleak sortu eta zuzentzen du egitasmo hori, eta Mendebaldeko Sahararen azterketa arkeologikora, ingurumenaren eta kulturaren azterketara bideratuta dago: hots, saharar herriaren iraganeko kultura ikertzera bideratuta, lankidetzaren eta elkartasunaren bidetik, gizatalde horrek behar duen askatasuna aldarrikatuz (http://kultursahar.org). Geografiari dagokionez, Tiris eskualdean ari gara garatzen proiektu hori, Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoko “askatutako lurraldeen” hegoaldeko herrialdean.
AGIRI Elkartea egitasmo horretan kolaboratzen ari da; hain zuzen ere, 2005eko, 2006ko eta 2009ko espedizio zientifikoetan hartu du parte.
Informazio gehiago eskuratzeko eta agiri zientifikoak jaisteko: