ESTRATIGRAFIA ANALITIKOA

G. Laplace historiaurrelariak sortutako metodoa da Estratigrafia Analitikoa, eta Pirinioetako Olha 2, Gatzarria eta Poeymailheko aztarnategietan egin ziren lehendabiziko probak. 1989an hasi zen metodo hori Hego Euskal Herrian aplikatzen, Arrillorreko (Araba) kobako aztarnategi paleolitikoan, A. Saenz de Buruagak zuzenduta. Duen estratigrafia konplexuagatik, estratigrafia analizatzeko eta interpretatzeko metodo hori, probatzeko eta horren inguruan ikasteko ingurune ezin egokiagoa izan zen barrunbe hori. Metodoaren kontzeptu-esparrua eta esparru operatiboa definitzeko eskola praktikoa ere izan zen; beranduago, testuinguru arkeologiko ezberdinetan esperimentatu eta kontrastatu zen metodoa. Prozedura hori modu sistematikoan aplikatzen da AGIRI Elkartearen ikerkuntza arkeologikoko programetan; jarraian, horien zerrenda laburra jaso dugu:

1996az geroztik, KREI zirkuluan (Gasteiz) parte hartzen du AGIRI Elkarteak; zirkulu horretan, hausnarketa- eta eztabaida-prozesu bat abiarazi zen, Estratigrafia Analitikoaren esparru metodologikoa eta instrumentala egokitzeko helburuz. Halaber, Krei aldizkariaren edizioan kolaboratzen du; aldizkari hori zabalkunde zientifikorako bitarteko gisa sortu zen, eta 13 ale argitaratu dira 2015era arte.

 

AZTARNATEGIA

SEKUENTZIA ESTRATIGRAFIKOA

INDUSKETAREN DATAK

Pareko Landako giza-kokagunea

Epipaleolito aroa – Neolito aroa

1994-1997 / 1999

Kobeaga II koba

Mesolito aroa

1998

Atxondoko koba

Brontze aroa

2000

Mendiganako trikuharria

Neolito aroa – Brontze aroa

2001

Atxetako koba

Solutre aldia – Brontze aroa

2001

Sustrigiko giza-kokagunea

Epipaleolito aroa

2002-2003

Atxagakoa koba

Moustier aldia

2002-2004

Katillotxu I-eko trikuharria

Neolito aroa – Brontze aroa

2004-2005

Santimamiñeko koba

Madeleine aldia – Erromatar garaia

2004-2014

“Los Judíos”en koba

Burdin aroa – Erromatar garaia

2005

Errekatxuetako Atxako trikuharria

Kalkolito aroa

2006

Katillotxu V-eko trikuharria

Kalkolito aroa

2006-2008

Kurtzeganeko menhirra

Neolito aroa – Brontze aroa

2008

Biroleo I-eko zista

Brontze aroa

2010

Perutxoteko harrespila

Brontze aroa

2010

Eguzkiolako koba

Kalkolito aroa

2014

Otsobasoko trikuharria

Neolito aroa – Brontze aroa

2014-2016

Eskatxabeleko trikuharria

Neolito aroa – Brontze aroa

2015

Morgotako koba

Madeleine aldia

2015

Ondaroko koba

Gravetiense

2016

Goikolauko koba

Madeleine aldia – Erromatar garaia

2016-2017

Getaleutako koba

Mesolito aroa – Erromatar garaia

2017

Taula: Estratigrafia Analitikoaren bidez interpretatutako metakinak dituzten, eta AGIRI Arkeologia Elkarteak induskatu dituen, aztarnategi arkeologikoak

KREI 1

Konzeptua.

KREI 3

Metodoa eta praktika.

KREI 4

Zehaztapen praktikoa.

EHUren eskuliburua

Estratigrafia Analitikoa.

G. LAPLACE

Omenaldia.

logo-agiri-02
logo-nomediaestudio
logo-artez