Urdaibaiko Arkeologia Jardunaldiak (1986-2017)
Illunzar aldizkaria: zenbaki argitaratuak.

ILLUNZAR, 2 (1994)
Arkeologi Megalitikoari buruzko Jardunaldiak (1992) eta Euskal Herrian biztanlegoa berregiteko arazoak: alde askotako ikuspegi bat (1993)
Zenbait egile.

ILLUNZAR, 3 (1996-1997)
Utilización de los recursos en la Marina y Montaña cantábricas: una prehistoria ecológica de los valles del Deva y Nansa.
Egilea: Agustín Diez Castillo.

ILLUNZAR, 4 (1998-2000)
Paleoingurugiroaren bilakaera, baliabideen erabilgarritasuna eta Urdaibaiko lurralde-antolaketa Goi Pleistocenotik Holocenoaren hastapenetaraino
Zenbait egile

ILLUNZAR, 5 (2001-2005)
Varia de Arqueología de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai (desde los primeros testimonios de ocupación humana en el Musteriense hasta un escondrijo carlista en la cueva de Abittaga)
Zenbait egile

ILLUNZAR, 6 (2006)
Estudio arqueológico y paleoambiental del área de Portuzarra (Gernika-Lumo, Bizkaia).
Zenbait egile.

ILLUNZAR, 7 (2007-2009)
Urdaibaiko XIX. Arkeologia Jardunaldiak (2009). Katillotxuko Multzo Monumentala (Mundaka): Kantaurialdeko megalitismoari begirada bat.
Zenbait egile

URDAIBAIKO MONUMENTU MEGALITIKOEN GIDA (2015)
Trikuharriak eta iruinarriak: Eraikuntza monumentalak, hilobi-panteoiak eta lurralde-mugarriak
Egilea: AGIRI Arkeologi Elkartea
Urdaibaiko Ondare Megalitikoaren hedapena
Katillotxu ibilbide megalitikoa.
Jardunaldi erdiko ibilbidea. Mundakatik edo Sukarrietatik abiatuz, Katillotxura hurbiltzeko aukera ematen digu. Bertan, 5 trikuharrik osatutako multzoa bisitatzeaz gain, Urdaibairen itsasoratzearen ikuspegi bikainaz gozatu ahal izango dugu (https://www.academia.edu/37859400).
-
Hasiera/amaiera:Mundaka (Kasinoa-Parkea) eta Sukarrieta (Toñako parkea).
-
Luzera: 6,7 km
-
Gehieneko maila aldaketa: 330 m
-
Aurreikusitako denbora: 2 h’
-
Ibilbidearen deskribapena: Mundakatik abiatuko gara, hirigunea zeharkatu ondoren –mendebalderantz– Arketako bidea hartu eta Goitiz auzora heltzeko. Bertan bat egingo dugu Demiku auzotik igaroz Bermeotik Katillotxurantz igotzen den GR 98-GR123arekin. Goitizetik ibilbidearen amaierara arte gurekin izango ditugun ibilbide horren jarraibideak jarraituko ditugu, eta bidean Katillotxuko estazio megalitikoa gurutzatuko dugu. Ibilbide horretako bi trikuharrik –Katillotxu I eta V– interpretazio mahaiak dituzte eta, ondorioz, gure eskualdeko fenomeno megalitikoari buruz gehiago jakin ahal izango dugu, pasealdi atseginaz gozatzen dugun bitartean.
Sollubeko ibilbide megalitikoa
Iraupen luzeko ibilbidea. Busturiatik edo Bermeotik abiatuta, Sollubetik gertuen dauden monumentu megalitikoetara heltzeko aukera ematen digu (https://www.academia.edu/37859445).
-
Hasiera / amaiera:: Busturia (Altamira auzoa) eta Bermeo (Lamera pasealekua)
-
Luzera: 21,5 km
-
Gehieneko maila aldaketa: 550 m
-
Aurreikusitako denbora: : 5 h 30’
-
Ibilbidearen deskribapena: Ibilbidea Busturiako Altamira auzotik abiatzen da. Hormigoizko pista batek Altamira eta Goierri lotzen ditu, eta bide horretan Sorbituagako menhirraren ondotik igaroko gara. GR 38ra heldu eta Larrago ingurua gurutzatu ondoren, pista-lotunea utzi eta ezkerraldera hartuko dugu, Zabala – Lurkoira doan bidetik. Handik gutxira bide hori ere utziko dugu, Solluberantz doan bide zaharra –basoko pista– hartzeko. Añabustiko trikuharriaren ondotik igaro eta gero, pinudia utzi, Tribisburuko zelaiak zeharkatu eta izen bereko aztarnategira (nekropolira) helduko gara. Handik gutxira GR 98 hartuko dugu, Urdaibaira itzulia. Oka ibaiaren arroa mugatzen duten mendilerroak zeharkatuz, Bermeoraino helduko gara. Bidean, Sollubeko Iturria trikuharrira eta Urkidiko tumulura daramaten desbideraketak ikusiko ditugu.