AGIRI Arkeologia Elkartea batez ere Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Kultura- eta Arkeologia-ondarea aztertzeaz, kontserbatzeaz eta ezagutarazteaz arduratzen den kultura-elkartea da. Kultura- eta Arkeologia-ondarearen ondorengo alorrak hartzen ditu:
· Kultura-ondarearen inbentarioak (artxiboak kontsultatzea, lurraldea aztertzea eta katalogoak egitea).
· Arkeologia-indusketak eta aztarnategi eta multzo arkeologikoen diziplina anitzeko azterketak egitea.
· Obra-proiektuen ebaluazio eta kontrol/jarraipen arkeologikoa egitea.
· Aztarnategi arkeologikoak kontserbatzea eta balio zientifikoa ematea.
· Historiaurrearen zabalkundea eta didaktika: tailer didaktikoak eta bisita gidatuak Urdaibaiko eta Gorbeiako hainbat aztarnategitara.
Urdaibaiko arroa Kantauriko itsasertzeko ekialdeko muturrean dago, Bizkaia probintziaren IEko sektorean. Itsasertzeko harana da, Oka ibaiaren arro hidrografikoak ardazten duena; anitza da paisaiari dagokionez, itsasertzeko, estuarioko eta landazabal atlantikoko paisaiak ditu, bai eta paisaia harkaiztsuak eta menditsuak ere.
Kantauri aldeko ekialdeko muturrean dago Gorbeiako mendilerroa, Kantauri eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroan, eta Bizkaia eta Araba probintzietako lurrak hartzen ditu. Unitate geografiko honetako ohiko paisaiak dira Arratia eta Nerbioi-Altube ibaien goiko aldean eratutako haranak eta mendialdeko eremuak, non baso hostogalkorrak eta mendiko larreak agertzen baitira altitude txikitik handira estratifikatuta.
Noizean behin, AGIRI Arkeologia Elkarteak indusketa arkeologikoak eta bestelako ikerketak egin ditu Enkarterrietan, Lea-Artibain eta Arratian.
2004. urteaz geroztik, ikerkuntzako eta lankidetzako kultura-proiektu batean lanean dihardu euskal arkeologoen lantalde batek, saharar herriarekin.
1985era jo behar dugu AGIRI Elkartearen jatorria ezagutzeko; urte hartan, Historiaurrearekiko interesa zuen ikasle talde bat elkartu ginen, Busturialdeako I. Arkeologia Jardunaldiak antolatzeko (erakusketa eta hitzaldi-zikloa). Gernikako Kultura Etxean egin zen jardunaldi hura, 1986ko urtarrilaren 1etik 4ra. Arkeologiaren inguruko ziklo horiek indarra hartu dute Gernikan kultura-ekitaldi gisa; 2017ko azarora arte 23 edizio egin ditugu, orain Urdaibaiko Arkeologia Jardunaldiak izenarekin.
Dagoeneko 30 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du AGIRI Elkarteak, ikerkuntzako proiektu sorta ederrarekin, beti ere diziplina anitzeko ikuspegiarekin (Pareko Landa, Sustrigi, Mendigana, Atxagakoa, Santimamiñe, Katillotxu I eta V, Errekatxuetako Atxa, Kurtzegan, Portuzarra…), Illunzar aldizkariaren 7 alerekin, eta webgune honetan azaltzen ditugun beste jarduketa batzuekin.Illunzar y otras actuaciones que exponemos en esta página web.
Ondorengo erakunde eta elkarteetako kide da eta horietan parte hartzen du AGIRI Elkarteak:
– Gernika-Lumoko Kultura Etxea Fundazio Publikoa.
– KREI.
– Euskadi-Sahara Kultura Bilakaerarako Erakundea.
– “Urdaibaiko Galtzagorriak” Ingurumen arloko Boluntarioen Plataforma.
– Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuko Lankidetza Kontseilua.
– URDAIBAI SARIA (1996): Bigarren saria Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ingurumenaren arloko trebakuntzan, sustapenean eta hezkuntzan egindako lanari, jarduerei eta ibilbideari, Urdaibaiko Patronatuaren eskutik (1996).
– “COSTA DE EL CORREO” EDIZIOAREN XXX. URTEURRENEKO SARIA (2014)” (2014)2014ko azaroaren 26an eman ziren sariok ”Costa de El Correo” edizioaren 30. urteurrena zela eta (1984-2014), Urdaibaiko eta Lea-Artibaiko elkarte eta enpresen ibilbidea saritzeko.
© Copyright 2018. Agiri